Nor Garen

Barakaldoko Hirigintz Elkartea ERETZA, S.A. Barakaldoko Udaleko pertsona bakarreko sozietate publikoa da, eta 1997ko otsailaren 19an sortu zen, hiriaren birgaikuntza, etxebizitza babestuak, hirigintza eta lurzorua sustatzeko.

fachada-eretza

Geroztik, Udaleko agente gisa jarduten du etxebizitza babestuen kudeaketan eta sustapenean. Orain arte 68 TEB bultzatu ditu, (Arrontegi eta San Inazio) eta ekimen pribatuko 682 etxebizitza babestu baino gehiago sustatu ditu (El Rosario, Larrea- El Castañal, El Porvenir, Serralta- Andikollano, Ansio Ibarreta, Munoa, Sefanitro). Gainera, beste 1.189 etxebizitza babestu eskuratzeko zozketak kudeatu ditu (La Paz, Torres de San Vicente, Burtzeña, eta Lube).

Barakaldoko Udaleko Tokiko Etxebizitza Babestuek (TEB) etxebizitza librearen eta babes ofizialeko etxebizitzaren (BOE) artean dagoen segmentuari erantzuten diote, herritarren sektore zabal bati etxebizitza duina eta eskuragarria lortzeko sarbidea errazteko asmoz.

ORGANIGRAMA

Egungo Administrazio Kontseiluko kideak

ALDERDIA

IZENA

ABIZENAK

KARGUA

EAJ-PNV AMAIA DEL CAMPO BERASATEGI PRESIDENTE BEREZKOA
EAJ-PNV JON ANDONI URIA GARCIA PRESIDENTE ERAGINKORRA
EAJ-PNV GORKA ZUBIAURRE SASIA KIDEA
EAJ-PNV DANEL SOLA FUENTES KIDEA
PSE-EE ANA BELÉN QUIJADA GARRIDO KIDEA
PSE-EE ALBA DELGADO ALAÑA KIDEA
PSE-EE AMAYA ROJAS RUIZ KIDEA
EHBILDU IKER RAHONA GARAY KIDEA
IRABAZI-GANAR EDER ALVAREZ RIVERA KIDEA
PP AMAYA FERNANDEZ ANGULO KIDEA

Izapideak

Jarraian, ohiko izapideak egiteko dokumentuak dituzu eskura

estrella Eskabide orokorra

Hemen deskargatu dezakegu eskabidea

estrella Salgai dauden TEB etxebizitzen

Sakatu hemen informazio gehiagorako

estrella Eraikinak birgaitzeko eta igogailuak instalatzeko laguntza

 

Igogailuak instalatzeko laguntza - Deskargatu

Etxejabeen elkarterako laguntza - Deskargatu

Banako laguntza - Deskargatu

Birgaitzeko eta igogailua jartzeko laguntzen ordenantza - Deskargatu

Kontratatzailearen profila

Kontrataziorako barne jarraibideak:

Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 175. artikuluak sozietate publikoei kontrataziorako barne jarraibideak onesteko betebeharra ezartzen die. Jarraibide horiek Kontratatzailearen Profilean argitaratu behar dira, eta aipatu legearen araudi bateratuaren mende ez dauden kontratuetan parte hartzeko asmoa duten pertsona fisiko edo juridiko guztien esku jarriko dira:

Barakaldoko Hirigintz Elkartea Eretza, S.A.-ren kontrataziorako barne jarraibideak.

Indarrean dauden lizitazioak:

Ikusi zerrenda

 

Promozioak

Adin nagusikoa bazara eta jabetzan etxebizitzarik ez baduzu, salbuespenak salbuespen, hauxe duzu kalitate ezin hobeko etxebizitza babestua eskuratzeko aukera.

Kontaktua

Izena *

E-postal *

Gaia

Azalpenak:

Idatzi jarraian ikusten duzuna

captcha

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies