- ¿Zer da? ¿Zertarako?
35 urtetik beherako eskatzaileen poltsa bat da, Lutxana auzoko Eretza, S.A. udal-sozietatearen jabetzako etxebizitzak alokairuan eskuratzeko.
- ¿Nork eska dezake?
Zozketan parte hartzeko eta etxebizitzetako baten eskatzaileen eta/edo esleipendunen poltsan sartzeko baldintzak honako hauek dira:
1.- 18 urte (edo legez emantzipatuta) eta 35 urte artean izatea 2021eko urtarrilaren 1ean..
2.- Zozketa honetan izena emateko epea ireki baino gutxienez 2 urte lehenagotik Barakaldon erroldatuta egotea, etenik gabe, edo azken lau urteetan izena emateko epea ireki arte bi urte edo gehiago batzea, edo 2019ko urtarrilaren 1etik izena emateko epea irekitzen den egunera arte gutxienez 24 hilabetez Barakaldoko udalerrian kokatutako enpresetan lan egitea. Erroldatze-betekizuna Eretza, S.A.k egiaztatuko du. Ezarritako baldintza betetzen ez bada, eskaeran atzera egin dela ulertuko da.
3.- Bizikidetza-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuak, urteko 12.000 euro gutxienez eta urteko 35.000 euro gehienez. Egiaztatutako diru-sarrerek gutxienez % 90eko lan-etekinak eta/edo jarduera ekonomiko profesional, artistiko eta/edo beken etekinak izan beharko dituzte.
Diru-sarreren jatorriari, zenbaketari eta haztapenari dagokienez, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 21. artikuluan xedatutakoa beteko da, eta eragin diezaioketen aldaketa edo indargabetzeen mende geratuko da.
4.- Bizikidetza-unitateko kide guztiek ez dute etxebizitzarik izango jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamenean, zozketa honetan izena emateko epea ireki aurreko bi urteetan.
Ez da bizikidetza-unitatetzat hartuko adiskidetasunagatik edo komenigarritasunagatik sortutakoa, eta errentamendu-kontratuaren titularkide izan beharko dute bizikidetza-unitatea osatzen duten adin nagusiko guztiek, zuzeneko lerroko ondorengo edo aurreko ahaideek izan ezik.
Etxebizitzarik ez izatearen salbuespentzat jotzen dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduan jasotakoak (etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak eta araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa).
- ¿Nola eta non eskatzen da?
Aurrez aurre, 09: 00etatik 14: 00etara, astelehenetik ostiralera, Eretza SAren bulegoetan, Castañal kaleko 8. zenbakian, ezkerreko lokalean. Legeak gaitutako guztiez gain.
- ¿Noiz eska daiteke?
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko Maiatzaren 10etik eta 28rarte (biak barne) luzatuko da.
- Bizikidetza-unitateko pertsonen NANaren edo egoiliar-txartelaren fotokopia.
- Bizikidetza-unitatean ondorengoak egonez gero, familia-liburuaren fotokopia aurkeztu beharko da.
- Errolda-baldintza betetzen ez bada, eta bai, ordea, Barakaldon lan egiteko baldintza, enpresaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lantokia non dagoen adierazten duena.
- Bizkaiko Foru Ogasunaren Ondasun eta Errenten Ziurtagiria, mugaeguneratutako azken zerga-ekitaldiari dagokiona, bizikidetza-unitateko adin nagusiko kide guztiei buruzkoa.
- Kostua
Doan.
- Ebazteko epea.
Bi hilabete, izena emateko epea ixten denetik. Zozketa notarioaren aurrean egingo da, kupo bakoitzeko izangaien zerrenda egin ondoren. Zerrendak www.eretza.com udal elkartearen webgunean egongo dira eskuragarri.
- Informazio gehigarria.
Eretza SAren jabetzako alokairuko etxebizitza horiek eskuratzea bateraezina da Udalak berak eta Eusko Jaurlaritzak (Gaztelagun, Gipuzkoako gazteen emantzipaziorako ordenantza, etab.) alokairurako indarrean duten beste edozein programa/diru-laguntzarekin eta/edo laguntzarekin.
- Arauak.
SERRALTA ZUMARKALEKO 2. ZENBAKIAN 35 URTETIK BEHERAKO GAZTEENTZAT ALOKAIRUKO ETXEBIZITZAK ESLEITZEKO ESKATZAILEEN POLTSA BAT SORTZEKO OINARRIAK. Sozietatearen administrazio-kontseiluak onartuak 2021eko maiatzaren 5ean.