BIRGAITZE

ERAIKINAK BIRGAITZEKO DIRU-LAGUNTZAK  2020:     2019 Azaroaren 9tik eta 2020ko Irailaren 22rarte amaitutako lanak.

Definizioa

Elementu komunetan obrak egiteagatik diru-laguntzak ematen ditu Udalak, gastuen zati bat ordaintzeko. Ondorengo multzootako batean sartuta egon behar dute aipatu obrek:

A) Segurtasuna hobetzea.
B) Iriste-erraztasuna hobetzea.
C) Bizigarritasuna hobetzea.
D) Efizientzia energetikoa.

Nork eska dezakeen

Oinarri Arautzaileen 5, 6 eta 7 artikuluetara bildutako beharkizunak betez, babesteko moduko jarduketak sustatu dituzten pertsona fisikoei emango zaie laguntza. Honakoak dira nabarmentzekoak:

  1. Aparteko balioa duten ondasun higiezinen jabe diren pertsonek ezingo dute laguntza hau jaso. Gizarte larrialdietarako laguntzei ezarritako araudiko irizpideak erabiliko dira balio aparta zein den zehazteko.
  2. Lanbide-arteko Gutxieneko Soldataren balioaren lau urteko adinako edo gehiagoko diru kopurua nahiz baloreak dituztenek ez dute laguntzarik jasoko.
  3. Diru-laguntza bakar bat jaso ahal izango da etxebizitza bakoitzeko, lan bakoitzeko eta jabe komunitate bakoitzeko.
  4. Eskatzailearen ohiko helbidea izango da  etxebizitza, eta eskatzaileak  haren jabe, jabekide  edo gozamenduna izan behar du  Horietako baten lehen mailako ahaidetasuna duen familiako kide baten ohiko etxebizitza bada ere, onartuko da.
  5. Etxebizitzak jabekide bat baino gehiago baditu, jabekide guztien diru-sarrera ponderatuak hartuko dira kontuan, eta babesteko moduko jardueraren titular izango dira.
  6. Deialdi bakoitzak zehaztuko du dagokion diru-laguntzaren gehienezko muga; eskatzaile bakoitzaren urteko diru-sarrera konputagarriak hartuko dira kontuan horretarako.. Deialdian ez bada besterik zehazten, honako hauek izango dira laguntza tarteak:

Diru-sarrerak

Laguntza-portzentajea

1,5LGS baino apalagoak
(18.900,00 € baino apalagoak)

% 50

1,5 eta 2,0 LGSren artean
(18.900,00 €tik 25.200,00 €ra)

% 30

 2,0 eta 2,5 LGS artean
(25.200,01 €tik 31.500,00 €ra)

% 15

2,5 eta 3,5 LGS artean
(31.500,01€tik 44.100,00 €ra)

% 10

 

Adingabeko seme-alaba batekin edo gehiagorekin bizi badira onuradunak, % 10 igoko da laguntzaren ehunekoa.

 

Argibideak jaso eta eskaera prestatzeko

Eretza,S.A. Gaztainadi kalea, 8, behea-ezk. Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara.

 

2020rako epea

Ekainaren 23tik Irailaren 22ra, biak barne

Araudi ezargarria

 

Non aurkeztu

Eskabideak eta beharrezko dokumentazioa Barakaldoko Udalaren Erregistro Nagusian (H.A.Z./S.A.C., Gurutzetako bulegoan eta Clara Campoamor bulegoan, Birtual Bulegoan…) aurkezteko dira.