GAZTE BARAKALDARREN EMANTZIPAZIOA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Xedea
Gazte barakaldarrei etxebizitza alokatzeak eragindako urteko gastuak (eratxikiak kenduta; alegia, garajeak, trastelekuak eta gainerako elementu osagarriak) ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak ematea du xede deialdi honek, gazteek emantzipazioa lortu eta bizitza autonomoa garatzen hasteko aukera emateko.
Onuradunak
Diru-laguntza hauek arautzen dituen Ordenantzaren 2. artikuluan jasotakoak. Honako hauek adierazgarrienak:
1.- Eskaerak aurkezteko epea amaitzean 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea.
2.- Eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik urtebete gutxienez egon beharko du erroldatuta Barakaldoko udalerrian.
3.- Diruz lagunduak izan daitezke urteko lanaren ondorioz, gutxienez, 9.000 euroko diru-irabazi gordinak dituztenek, eta, gehienez: 25.000 euro gordin, urteko (bizikidetza unitatea kide bakar batez osatuta badago, edo 35.000 euro gordin, urteko, gehiagoz osatua badago).
Salbuespen bat ezartzen da Araudiaren 2. artikuluaren 12. atalean, ezgaitasun fisiko edo psikiko duten eskatzaileentzako diru-laguntzak arautzen dituena.
4.- Jabetzapeko etxebizitzarik eta haren gaineko gozamen eskubiderik ez edukitzea, ez eskaera egin den egunean ez diruz lagundua izango den epealdian, ez eskaera egin aurreko bi urteetan. Baldintza hauetarako salbuespenak 2. artikuluaren 8. atalean ezartzen dira.
- EMANTZIPAZIORAKO ORDENANTZA
- 2018ko deialdi publikoa
- 2019ko deialdi publikoa
- 2020KO DEIALDI PUBLIKOA (indarrean)
- ESKAERA ORRIA
- Banku-helbideratzeko dokumentua (hirugarrenekiko fitxa)
Eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 1etik abuztuaren 31ra arte, biak barne.
Non aurkeztu
Eskabideak eta beharrezko dokumentazioa Barakaldoko Udalaren Erregistro Nagusian aurkezteko dira, edo bestela, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.1 eta 16.4 artikuluetan ezarritako bideetatik.