Barakaldoko Hirigintz Elkartea ERETZA, S.A. Barakaldoko Udaleko pertsona bakarreko sozietate publikoa da, eta 1997ko otsailaren 19an sortu zen, hiriaren birgaikuntza, etxebizitza babestuak, hirigintza eta lurzorua sustatzeko.
Geroztik, Udaleko agente gisa jarduten du etxebizitza babestuen kudeaketan eta sustapenean. Orain arte 68 TEB bultzatu ditu, (Arrontegi eta San Inazio) eta ekimen pribatuko 682 etxebizitza babestu baino gehiago sustatu ditu (El Rosario, Larrea- El Castañal, El Porvenir, Serralta- Andikollano, Ansio Ibarreta, Munoa, Sefanitro). Gainera, beste 1.189 etxebizitza babestu eskuratzeko zozketak kudeatu ditu (La Paz, Torres de San Vicente, Burtzeña, eta Lube).
Barakaldoko Udaleko Tokiko Etxebizitza Babestuek (TEB) etxebizitza librearen eta babes ofizialeko etxebizitzaren (BOE) artean dagoen segmentuari erantzuten diote, herritarren sektore zabal bati etxebizitza duina eta eskuragarria lortzeko sarbidea errazteko asmoz.
ORGANIGRAMA Egungo Administrazio Kontseiluko kideak |
||
ALDERDIA |
IZENA |
KARGUA |
EAJ-PNV | Amaia del Campo Berasategui | PRESIDENTE BEREZKOA |
PSE-EE | Juan Antonio Pizarro Furones | PRESIDENTE ERAGINKORRA |
EAJ-PNV | Jon Andoni Uría García | KIDEA |
EAJ-PNV | María Monasterio Alonso | KIDEA |
EAJ-PNV | Gorka Zubiaurre Sasia | KIDEA |
PSE-EE | Alba Delgado Alaña | KIDEA |
PSE-EE | Xabier Endika Treviño Gómez | KIDEA |
ELKARREKIN-PODEMOS | Eder Álvarez Rivera | KIDEA |
ELKARREKIN-PODEMOS | Christian Bolaños Rodríguez | KIDEA |
EHBILDU | Rubén Nieto Torío | KIDEA |