ETXEBIZITZAK SALGAI, ERETZA, SA-K (Barakaldoko Udalean) TANTEO-ESKUBIDEA ETA ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA IZANIK
TOKIKO ETXEBIZITZA BABESTUAK (TEB) ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA PROZEDURA
PROZEDURA
Etxebizitza besterendu nahi duten jabeek –betiere etxebizitza horien gaineko tanteo-eskubidea edo atzera egiteko eskubidea ERETZA, S.A.-rena edo Barakaldoko Udalarena bada–, lehenik eta behin Udalari egin beharko diete eskaintza fede emanez. Etxebizitzaren truke jaso nahi duen prezioa zehaztuko du eskaintzan.
Eskaintza jakinarazi eta hurrengo 30 egun baliodunen barruan, Udalak etxebizitza eskuratu ahal izango du eskainitako prezioan, edo, hala badagokio, salmentaren gehienezko prezioan. Epe horretan, eskaintzaileak ezin izango die etxebizitza hirugarrenei besterendu.
ERETZA, S.A.-k/Barakaldoko Udalak tanteo-eskubideari eta atzera egiteko eskubideari uko egiten badie, eskaintzaileak hirugarrenei etxebizitza besterendu ahal izango die, betiere ERETZA, S.A.-k ebazpenean ezartzen dituen baldintzak eta gehienezko prezioa betez.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
- Jabe guztien NANaren fotokopia.
- Salerosketa eskrituraren fotokopia.
Deskargatu Eskaera